Ekonomia -

Proposamena

CEOE: 'Enpresek ez dute kontraturik egingo kaleratzeak merkatu arte'

"20 eguneko kalte-ordaina" jasoko lukeen kontratua proposatu du berriro. Gehienez hamabi hilabete ordainduko lukete.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arturo Fernandez CEOEko lehendakariordearen iritziz, Espainiako lan-merkatuaren "zorroztasunak" enpresek kontratu berriak ez egitea dakar, batez ere "kaleratzeak 45 egunekin ordaindu behar badituzte".

Telemadrid katean egin dituen adierazpenetan, Fernandezek "20 eguneko kalte-ordaina" jasoko lukeen kontratua proposatu du berriro. Gehienez hamabi hilabete ordainduko lukete. Horrez gain, "gazteentzat kontratu mota berriak" ere proposatu ditu, nahiz eta ez dituen zehaztu.

Enpresa buruek proposatutakoa "kontratu garrantzitsua" da, bere hitzetan, eta horregatik sindikatuei "kontutan izan dezaten" eskatu die. "Ez da normala 40 kontratu baino gehiago izatea".

Kontratu mota hori onartzen baldin bada ere, enplegua "goizetik gauera" ez dutela sortuko onartu du CEOEko lehendakariordeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea