Ekonomia -
Lan gatazka
Metro eta aireportuetako grebak izango dira Aita Santuaren bisitan
UGTk lanuzteak deitu ditu Madrileko metroan abuztuko 18, 20 eta 21erako. Aireportuetan ere, lurreko zerbitzuek greba egingo dute 18an eta 26an.
Erredakzioa
UGT sindikatuak lanuzteak deitu ditu abuztuaren 18an, arratsaldean, eta 20an eta 21ean Madrileko metroaren zerbitzuan. Arrazoia: hitzarmen kolektiboaren soldaten igoera "ez betetzea" eta Gazteen Munduko Jardunaldiaren eguneko plusak "era arbitrarioan" ezartzeagatik.
UGT-Metroko sindikatu saileko idazkari nagusiak, Teo Piñuelak, Eferi esandakoaren arabera, Madrileko Metroko zuzendaritzak "alde bakarretik" ezarri ditu Aita Santuaren bisitaren egunean lan egingo duten langileek jasoko dituzten plusak. Horrek elkarrizketa soziala "haustea" suposatzen du eta aipatutako egunetan geldialdiak deitzea eragin du.
Geldialdi honekin batera Solidaridad Obrera sindikatuak beste bat deitu du. Hori dela eta, 18an, goizaldeko 3etatik 5ak arte, 11:30etik 13:30era eta 18:30etik 20:30era.
Greba aireportuetako lurreko zerbitzuan
CCOO, UGT eta USO sindikatuek greba deitu dute Espainiako ''handling'' edo lurreko zerbitzuetan abuztuaren 18 eta 26rako.
Konkretuki, lanuzteak 24 ordukoak izango dira bi egun horietan: 00:00etan hasi eta 24:00etan amaituko dira.
Greba deitzeko arrazoien artean, sindikatuek "''handling'' zerbitzuetako hitzarmen kolektiboa betetzen ez dutela" aipatzen dute, "bai WFS enpresak eta bai bestelako opereadoreek".
Sustapen Ministerioa ere gogor kritikatu dute CCOOk, UGTk eta USOk, "AENA eta AENA Aeropuertos" erabailita "politika ekonomizista" egiten duelako ''handling'' eta ''autohandling'' zerbitzuei dagokien gaietan. Hori guztia "lizentzia eta enplegua erregulatzeko expediente kopuru handiegian islatzen da".