Ekonomia -

Frantziako Ekonomia ministroa

Diru Funtseko zuzendari bat ikertuko dute, botere abusua egotzita

Alberdi Sozialistaren arabera, Bernard Tapieri (Sarkozy presidentearen laguna) mesede egin zion Lagardek Adidas konpainiaren salmentaren arbitraje kasuan, 1993an.

Christine Lagarde, Frantziako Ekonomia Ministroa. Argazkia: EFE
Christine Lagarde, Frantziako Ekonomia Ministroa. Argazkia: EFE
Christine Lagarde, Frantziako Ekonomia Ministroa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziar Errepublikako Justizia Auzitegiak Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) zuzendari kudeatzailea ikertzea erabaki du, Frantziako Gobernuko Ekonomia eta Finantzako ministro izan zen garaian botere abusuak egin izana leporatuta.

Justizia Auzitegiak, ministroak epaitzen dituen organoak, adierazi duenez, magistratu talde batek hainbat orduz egindako aurretiazko ikerketa baten ostean hartu du erabakia.

Oposizioko Alberdi Sozialistaren arabera, Bernard Tapieri (Sarkozy presidentearen laguna) mesede egin zion Lagardek Adidas konpainiaren salmentaren arbitraje kasuan, 1993an. Bere zatia saltzean Adidasek engainatu egin zuela salatu zuen enpresariak.

Parlamentari sozialistek gutun bat bidali zioten Jean-Louis Nadali, Kasazio Auzitegiko prokuradore nagusiari, orduko Ekonomia ministroak ohiko auzitegietara, zehazki Parisko Apelazio Auzitegira, jo beharrean, arbitraje auzitegi batera jo izana salatzeko.

Maiatzean, Nadalek Errepublikako Justizia Auzitegira eraman zuen kasua, bere ustez bazitekeen-eta Terapieren aldeko arbitrajean, 2008ko uztailean, ministroak "autoritate abusua" egin izana erakusten zuten elementuak egotea.

Lagardek momentu oro "kontzientzia oso garbi" duela esan du, " inongo izaera penalik ez" duen gai baten kasuari buruz hitz egitean. "Erabakitzen dudana erabakitzen dudala, konfiantza eta lasaitasun berberak ditut", gaineratu du France 24 kateari aurreko hilabetean eskainitako elkarrizketa batean.

2008ko uztailean, hiru epaile arbitrok Tapiek ia 400 milioi euro jaso behar zituela erabaki zuten (285 milioi, gehi kalte moralengatik emandako interesak). Legardek onartu egin zuen erabakia.

Bestalde, ikerketak ez du eragotzi Lagardek Nazioarteko Diru Funtsean lanean jarraitzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea