Ekonomia -

Segurtasun eza, merkatuetan

Zapaterok Durao Barrosori deitu dio arrisku sariak gora egin ostean

Presidenteak arrisku sariak 400 puntuak gainditu ostean Gobernuak emandako pausuen berri emateko hitz egin du Europako Batzordearen presidentearekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak Jose Manuel Barroko Europako Batzordeko presidenteari hots egin dio arrisku sariak 400 puntuak gainditu ostean Gobernuak emandako pausuen berri emateko, Moncloako iturriek adierazi dutenaren arabera.

Hori dela eta, Gobernuko presidenteak ordu batzuengatik atzeratu du Doñanako parke naturalera egin behar zuen irteera. Horrela, Moncloa jauregitik gertuago jarraituko ditu adierazle ekonomikoak.

Zapaterok Mariano Rajoy PPko buruarekin eta Alfredo Perez Rubalcaba alderdi sozialistaren Gobernuko Presidentziarako hautagaiarekin ere hitz egin du.

Gainera, Iñigo Urkullu EAJko presidentearekin ere hitz egin du eta Parlamentuko gainontzeko alderdietako arduradunekin kontaktuan jartzeko asmoa ere du.

Zapateroren talde ekonomikoa Frantziako, Italiako eta Alemaniako taldeekin harremanetan dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea