Ekonomia -

Kaleratze jakinarazpena

Jaurlaritzak Epsiloni alokatu zizkion pabiloiak uzteko eskatu dio

"Ezohiko baldintzetan" alokatu zizkioten lau eraikinak urtean 190.000 euro inguru kostatzen zaizkio Jaurlaritzari. Epsilonek "ez du jarduerarik gauzatzen" bertan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaurlaritzak Epsilon Euskadi enpresari "baldintza berezietan" alokatu zizkion pabiloiak uzteko kaleratze jakinarazpena igorri diola adierazi du Bernabe Unda industria sailburuak. Urtean 190.000 euro inguru kostatzen zaizkio Jaurlaritzari alokairuan eman zizkion lau eraikinak eta enpresak ez du "inolako jarduerarik" gauzatzen bertan.

Automobil enpresaren ekonomia eta finantza egoera aztertzen duen Legebiltzarreko Batzordean agerraldia egin du Bernabe Unda industria sailburuak. Konpainiak zazpi milioi euro inguruko galerak ditu.

Vital Kutxa eta Kutxarekin zortzi milioina euroko hipotekak ditu Epsilonek. Jaurlaritzak "kezka" agertu du 2009ko martxoaren 16an Miñao Parkeko Administrazio Kontseiluarekin adostutako kompromisoen inguruan.

Enpresak mailegu horiei aurre egiterik ez balu, enkantean Epsilonen eraikina eta lur saila ordaintzeko konpromisoa hartu zuen Parkeak aurre egiterik ez balu Miñaoko Parkeak (Jaurlaritza da Spriren bitartez bertako bazkide nagusia, akzioen % 64 ditu).

Hala, garai batean enpresari emandako bermeak direla eta Jaurlaritzak 28 milioi euro inguruko gastu bati aurre egin beharko liokela aurreikusi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea