Ekonomia -

Krisia

Epsilon Euskadik denbora gehiago eskatu du inbertsoreak lortzeko

Sei milioi euro baino gehiago zor ditu automobil-enpresak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan Villadelprat Epsilon Euskadiko presidenteak denbora gehiago eskatu dio Eusko Jaurlaritzari epe luzean inbertsoreak lortzeko; halaber, Eusko Jaurlaritzari dirurik ez diotela eskatu gogoratu du. Ildo horretan, Kutxari eta Vital Kutxari 500.000 euro eskatu dizkietela eta erantzunaren zain daudela jakinarazi du.

Eusko Legebiltzarreko Industria, Berrikuntza, Komertzio eta Turismo Batzordearen aurrean agertu da Villadelprat Epsilon Euskadiren egoera ekonomikoaren eta finantzarioaren egoera azaltzeko. Joan den martxoaren 8an prozedura aurrekonkurtsala aurkeztu zuen merkataritza-arloko epaitegian.

Alderdi politikoek gogoratu dutenez, Epsilon Euskadik sei milioi euro baino gehiago galdu ditu, eta 6,5 milioi euro baino gehiagoko diru-laguntza eta 40 milioi euro inguru jaso zituen kredituen eta abal publikoen bidez.

Villadelpraten esanetan, Epsilon Euskadiko enpresan "erabilitakoa baino diru gehiago dago", eta azken urteetan enpresak 100 milioi baino gehiago ekarri ditu "batez ere atzerriko sponsorren bidez"; beraz "dirua kanpotik dator eta Euskadin gastatzen dugu", gaineratu du.

Sortutako enpleguari dagokionez, azken bost edo sei urteetan ehun lanpostu sortu dituztela gogoratu du. Dena den, "proiektu berritzailea erabiltzen duen enpresa gaztea" dela azaldu du.

Ildo horretan, "krisi unea" bizi izana deitoratu du, eta proiektua garatzeko eta merkatuan ezartzeko denbora behar dutela azpimarratu du.

Bestalde, kapitala beharrezkoa dela esan du, eta enpresako bazkideek 6 milioi euro jarri dituztela jakinarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea