Ekonomia -
Enpresak
Zegona konpainia britainiarra Euskalteleko akziodun nagusia izango da
Zegonak jakinarazi du eskaintza publiko bat aurkeztuko duela Euskaltelen duen parte-hartzea % 29,9ra igotzeko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Zegona konpainia britainiarrak iragarri du eskaintza publiko bat egingo duela Euskaltelen duen parte-hartzea % 14,9tik % 29,9ra igotzeko. Akzio bakoitzagatik 7,75 euro ordainduko ditu eta, ondorioz, inbertsioa 206,3 milioi eurokoa izango da.
Burtsako atzo datuak aintzat hartuta, prezio horrek % 17,7ko prima suposatzen du; izan ere, atzoko saioan 6,58 euro ordaindu ziren Euskaltelen akzio bakoitzeko.
Eskaintza gauzatuz gero, Zegona Euskalteleko akzio-gehiengoduna izango da (% 29,9), Kutxabanken (% 21,32) aurretik.
Merkatuko egungo legediaren arabera, akzioen % 30a eskuratu nahiko balu, konpainiaren akzio guztiak erosteko eskaintza publikoa aurkeztu beharko luke.