Ekonomia -

Agiri bateratua

EAJk eta Aralarrek NaBairi buruzko jarrera argitzeko eskatu diote EAri

Nafarroari buruz Batasunarekin dituen akordio guztiak bertan behera utzi ezean, koaliziotik kanpo geratuko dela ohartarazi dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aralarrek eta EAJk berretsi egin dute "Nafarroa Bairen aldeko konpromisoa", eta EA koalizioarekin "desleiala" izaten ari dela kritikatu du, Batasunarekin duen aliantza ez baita "bateragarria" NaBairekin.

Hori horrela, bi alderdiek agiri bateratua publikatu dute, NaBai defendatu eta Nafarroan "aldaketa" egitearen alde.

EAJk eta Aralarrek adierazi dute azken egunetako polemikari "amaiera" emateko eta hori lortzeko erabakiak hartzeko garaia dela.

"EAk hilabeteak daramatza diskurtso bikoitza izanda, eta are larriagoa dena, Batasunarkein koalizioarekin kontraesankorrak diren akordioak sinatuta", kritikatu dute.

Horrenbestez, haren apustua "NaBai baino ez" dela argitzeko agiria publikatzeko eskatu diote EAri.

"Batasunarekin Nafarroari buruz sinatutako guztia baliorik gabe uzten ez badu, akordio horiek lehenesten dituela eta koaliziotik kanpo egongo dela ondorioztatuko dugu", ohartarazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea