Ekonomia -

Estatuko Aurrekontuak 2018

Senatuak PPren hiru zuzenketa baztertu ditu prozeduran akatsak egiteagatik

Atzera bota duten zuzenketa horietako batek EAJrekin adostutako 5,5 milioi euroko inbertsio bati eragingo zion.

Maria Dolores Etxano Varela EAJko senataria. Argazkia: EFE
Maria Dolores Etxano Varela EAJko senataria. Argazkia: EFE
PPk egindako zuzenketa bat atzera bota dute, forma akatsa zuelako

1:30

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Senatuko Mahaiak baztertu egin ditu Alderdi Popularrak Estatuko Aurrekontuei aurkeztu dizkion 19 zuzenketetatik hiru, prozeduran akatsak egiteagatik.

Zuzenketa horietako batek EAJrekin adostutako inbertsio bati eragingo zion. Cidetec Donostian dagoen ikerketa aplikatuko erakundera 5,5 milioi euro bideratzea adostu zuten bi alderdiek eta PP inbertsio hori 2018ko Aurrekontuetatik kentzen ahalegindu da.

Horrenbestez, azkenean, Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan egin behar zituen inbertsioetara 29,5 milioi euro gutxiago bideratuko ditu, PPren asmoek aurrera eginez gero.

Guztira, Aurrekontuen Batzordeko Lantaldeak PPren 16 zuzenketa eta Partido Aragones alderdiaren beste 27 onartu ditu.

Pedro Sanchezen zentsura-mozioa babestegatik, PP "EAJ eta Euskadi zigortzen saiatu da", Maria Dolores Etxano senatari jeltzaleak egindako salaketaren arabera.

"Mendekua hartzeko nahiak bultzatuta eta azkarregi jokatzeagatik, PPko senatariek akatsak egin dituzte zuzenketa aurkezterakoan, okerrak konpontzen saiatu dira baina ez dute euren asmoa lortu", azaldu du.

"Legedia errespetatu da eta euskal herritarren interesak bermatuta geratu dira", azpimarratu du Etxanok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV PP Espainiako Gobernua albisteak Espainia bideoak Ekonomia Albisteak Aurrekontu Orokorrak Senatua gaur