Ekonomia -

Emaitzak

Euskaltelek 14,6 milioi euro irabazi ditu martxora arte, iaz baino % 10,9 gehiago

Diru-sarrerek ere, % 26,6 egin dute gora, 176,6 milioi euroraino, konpainiak jakinarazi duenez.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskaltelek 14,6 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu urtarrila eta martxoa bitartean, iaz garai berean lortutakoa baino % 10,9 gehiago. Diru-sarrerek ere, % 26,6 egin dute gora, 176,6 milioi euroraino, konpainiak jakinarazi duenez.

Ustiapen emaitza gordinak 84,2 milioi eurokoak izan dira, aurreko urtean baino % 23,8 handiagoak, sinergiak eta efizientzia bultzatzeari esker, Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari eskainitako datuen arabera. Enpresaren hedapen planaren harira, aurreikusitakoarekin bat datorrela esan du Euskaltelek.

Azken hiruhilekoan 25.000 kontratu berri egin zituen Euskaltelek, eta 2,3 milioi bezero baino gehiago lortu zituen kontratatutako produktuengatik.

Taldeak bezeroak irabazi zituen bere negozio guztietan eta markak hautsi zituen oinarrizko bezeroei eskainitako produktuen salmentarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia Albisteak