Ekonomia -
2018 aurrekontuak
Atzera bota ditu Kongresuak Aurrekontuen osoko zuzenketak, EAJren botoei esker
Jeltzaleek bat egin dute PP, Ciudadanos, Kanariar Koalizioa, Asturias Foroa eta UPNrekin, hortaz, tramitazioak aurrera jarraituko du.
agentziak
Atzera bota dituzte 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorren Lege proiektuei aurkeztutako osoko zuzenketak gaur, osteguna, Kongresuan egindako osoko saioan, EAJren botoei esker, PP, Ciudadanos, Kanariar Koalizioa, Asturias Foroa eta UPNrekin bat eginda. Hori dela eta, aurrekontuek tramitazioa jarraituko dute.
Hala, PSOE, Unidos Podemos, ERC, PDeCAT, Compromis eta EH Bildu taldeek aurkeztutako osoko zuzenketak, kontrako 175 eta aldeko 171 boto jasota.
Aurrekontuen proiektuak lehen oztopoa gainditu du Kongresuan, eta bidea jarraitu egingo du Aurrekontuen Batzordean, zuzenketa partzialak eztabaidatzen. Bihar, ostiralean agortuko da partzialak erregistratzeko epea.
Atzo eta gaur, Cristobal Montoro Ogasun ministroak talde bakoitzarekin eztabaidatu du osoko zuzenketa eta, hemendik aurrera, atal bakoitzeko zifrak eta testua orraztuko dute eztabaidan.
Gobernu espainiarra eta PP ziur agertu dira tramitazioa kontrolpean izango dutela, txostena egiteko prozesuan zein Aurrekontuen Batzordean. Horretan, ez dago oposizio guztia, baina berdinketa baino zerbait gehiago behar izango du atal bakoitzean, Kongresuan egitekoa den behin betiko eztabaidan.
Aste erabakigarri horretan, hau da, maiatzak 21 eta 24 artean, Espainiako Gobernuak aldeko botoak kontrakoak baino gehiago izatea espero du. Ministerio bakar baten aurrekontua galduz gero, aurrekontu orokorren proiektua deuseztatuko litzateke. Hortaz, ezingo dute hanka-sartzerik ez faltarik onartu.
Ordurako, Gobernu espainiarrak EAJren eta UPNren babesa lotuta izatea espero du, oraindik ez baitute baiezko botorik eman, eta Kanaria Berria (PSOEren hauteskundeetako kidea) taldeko botoa ere jasotzea espero du, aurreko urtean horren babesa lortu zuen. Gauzak horrela, zazpi alderdiren botoa eta babesa mantentzea lortuko luke Mariano Rajoyren gutxiengo gobernu baten aurrekontuak bigarrenez onartzea erdietsita.
Kongresuan oniritzia jasoz gero, ekainean hasiko lirateke Senatuan eztabaidatzen, eta tramite bera jarraituko beharko dute, baina Goi Ganberan PPk gehiengo osoa duenez, ez dute arazorik izango.