Ekonomia -
KATALUNIA
Paluzie: 'Parlamentak ez du jarraitu ANCk onartutako bide-orria'
ANC elkartearen presidente izendatu berriak esan duenez, Kataluniako herritarrek 'ekintza zuzenagoak eta bideratuagoak' nahi dituzte.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kataluniako alderdi independentistak ANCk onartutako bide-orritik urruntzen ari direla esan du Elisenda Paluzie ANC elkarteko presidenteak. "Parlamenta ez doa ez ANCko bazkideek onartutako bide-orriaren norabidean, ezta hauteskunde kanpainan alderdiek agindutakoaren bidean ere", esan du.
Catalunya Radion egin ditu adierazpenok Paluziek. Abenduaren 21eko hauteskundeen ondoren alderdien egitekoa "Gobernu legitimoa" eratzea zela esan du, baina ez dutela egin gaineratu du.
Herritarrek Carles Puigdemont presidente aukeratu zutela, eta Parlamentak herriak erabakitakoa bozkatu beharko lukeela nabarmendu du.
"Epemugarik jarri gabe", Kataluniako Errepublika eratzearen aldeko apustuari eusten dio ANCk, egoera "oso konplexua" dela jakitun.
Estatuaren jarrerak eta espetxeratzeek ezin dutela prozesua baldintzatu adierazi du Paluziek. "Ezin dugu milimetro bakar bat ere atzera egin", esan du.