Ekonomia -
Gizarte Segurantza
Pentsiodun-kopuruak %1,49 egin du gora EAEn abenduan
Euskadin, batez besteko pentsioa 1.151,12 eurokoa da; %1,97 igo da 2016ko abendutik.
Agentziak | Erredakzioa
Pentsiodun-kopuruak % 1,49 egin du gora Euskadin 2017ko abenduan; hortaz, guztira 548.158 pentsiodun daude, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak agiri batean astearte honetan jakitera eman duenez.
EAEko batez besteko pentsioa 1.151,12 eurokoa da; 2016ko abenduko datuekin alderatuta, % 1,97 igo da. Hala jakinarazi du abenduaren 26an Enplegu eta Gizarte Segurantzaren Ministerioaren Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak.
Estatu mailan, 9.581.770 pentsiodun daude 2017ko abenduan, hau da, duela urtebete baino % 1,14 gehiago. Batez besteko pentsioa 927 eurokoa da; pentsio-sistema publikoak, ondorioz, 8.881 milioi euro ordaintzen ditu.