Ekonomia -

Katalunia

Planetak egoitza soziala Madrilera eramango duela iragarri du

Konpainiaren ustez, beharrezkoa da egoitza soziala Kataluniatik ateratzea “akziodunen, langileen eta enpresa proiektuaren interesak babesteko”.

Planeta konpainiaren egoitza. Argazkia: EFE
Planeta konpainiaren egoitza. Argazkia: EFE
Planeta konpainiaren egoitza. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Planeta konpainiako administrazio kontseiluak egoitza soziala Madrilera eramatea erabaki du, Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak Katalunia estatu bat izan behar dela onartu ondoren. Hala ere, independentziaren ondorioak etetea proposatu zuen, Espainiako Gobernuarekin hitz egiteko.

Independentzia aldarrikatzekotan sortuko litzatekeen “segurtasun juridikorik eza” azpimarratu zuten konpainiako iturriek astelehenean.

Konpainiaren ustez, beharrezkoa da egoitza soziala Kataluniatik ateratzea “akziodunen, langileen eta enpresa proiektuaren interesak babesteko”.

Hala eta guztiz ere, egoitza soziala lekualdatzeak ez du beharginen mugimendurik ekarriko; izan ere, taldeak egoitzak ditu Espainiako beste hiri batzuetan.

Multinazionala

Planeta Espainiako lehen talde editoriala da. Komunikazio enpresak kapital familiarra du, eta kultura, hezkuntza, informazioa eta ikus-entzunezko entretenimendua eskaintzen ditu.

Jose Manuel Lara Hernandezek 1949an sortu zuen Planeta, Bartzelonan. Multinazional bihurtu da, eta Espainian, Frantzian, Portugalen eta Latinoamerikan leku inportantea du.

Merkatuko liderra da Latinoamerikan eta Espainian, 100 zigilu editorial baino gehiago ditu, literatura genero guztiak hartzen ditu bere barnean, eta 15.000 idazle klasiko eta idazle garaikideak biltzen dituen katalogoa du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Bartzelona albisteak Kataluniako erreferenduma gaur Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Madril gaur