Ekonomia -

Edesa

Tapiak ohartarazi du CNAren jarrera 'onartezina' dela

Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzarekin zuen sinesgarritasuna "amaitu" dela azaldu du. Gipuzkoako Aldundiak errespetu falta leporatu dio lehenago ez abisatzeagatik.

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzaren Sustapen Ekonomikorako sailburua. Argazkia: EiTB
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzaren Sustapen Ekonomikorako sailburua. Argazkia: EiTB
Jaurlaritzaren iritziz, CNAren jarrera 'onartezina' da

1:17

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzaren Sustapen Ekonomikorako sailburuak ohartarazi du "onartezina" dela CNAk Edesako langileekin, zuzendaritzako kideekin eta Jaurlaritzarekin berarekin izan duen jarrera, eta "amaitu" omen da Eusko Jaurlaritzarentzat zuen sinesgarritasuna.

Tapiak horixe adierazi du Fagor-CNAk 100 milioi euroko zorrarekin hartzekodunen aurrekonkurtsoa aurkeztu ondoren, izan ere, ez zaie ez Jaurlaritzari, ez langileei ez lantegiko zuzendaritzako kideei erabakiaren berri eman.

Sailburuak esan du "oraindik" Jaurlaritzak ez duela CNAren baieztapen ofizialik, nahiz eta asteburuan eta gaur bertan enpresaren jabeekin harremanetan jartzen saiatu.

Tapiaren esanetan, jabeek langileekin, lantegiaren zuzendariekin eta Jaurlaritzarekin izan duten jarrera "onartezina" da, "zeren zailtasunak enpresa askok dituzte, baina ez da jokatzeko modua".

Errespetu falta Gipuzkoako Aldundiari

Bestalde, Ainhoa Aizpuru Gipuzkoako Sustapen Ekonomikorako diputatuak bere "ezinegona" agertu du Edesa Industrialen "errespetu faltagatik". Iritzi horixe eman du Edesa Industrialek euskal erakundeei eta langileei hartzekodunen aurrekonkurtsoa aurkeztuko zuela ohartarazi ez izanaren inguruan.

Ainhoa Aizpuruk gogorarazi duenez, "azken hilabeteotan" bere Saila "etengabeko harremanean" egon da Edesa-Fagorrekin, CNA talde kataluniarraren jabetzako enpresarekin.

Diputatuak jakinarazi du aurreko astean bertan hitz egin zuela enpresa batzordearekin, eta ez omen zekien ezer.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Fagor Ekonomia albisteak Albisteak