Ekonomia -

Edesa Industriala

Fagor Taldeak ez du loturarik Edesaren hartzekodunen aurrekonkurtsoarekin

Fagor Taldeak Ohar baten bidez adierazi duenez, Edesa Industriala ez da Fagor Taldekoa ezta MCCkoa ere. Hori dela eta, Edesaren erabakiek ez dute eraginik Fagorren enpresa-egitasmoan.

Edesaren erabakiek "ez dute eraginik Fagorren enpresa-egitasmoetan". Argazkia: EiTB
Edesaren erabakiek "ez dute eraginik Fagorren enpresa-egitasmoetan". Argazkia: EiTB
Edesaren erabakiek "ez dute eraginik Fagorren enpresa-egitasmoetan". Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fagorreko Eskualdeko Taldea osatzen duten zortzi kooperatibek argitu dutenez, ez dute Edesa Industrialarekin inolako loturarik. "Erabat independente gara, eta Fagor markaren erabilera bakarrik partekatzen dugu", azaldu du Fagorreko Taldeak ohar baten bidez.

Edesa Industriala ez da Fagor Taldekoa ezta MCCkoa. Hori dela eta, Edesaren erabakiek "ez dute eraginik Fagorren enpresa-egitasmoetan".

Fagorreko etxetresna elektrikoak egiten dituen Edesa Industrial enpresak hartzekodunen aurrekonkurtsoa aurkeztu du ostiral honetan Donostiako epaitegi batean. Edesak 100 milioi euro inguruko zorra du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Fagor Mondragon korporazioa albisteak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak