Ekonomia -

Inbertsioak

Eroskik 70 denda berri irekiko ditu datozen lau urteetan

Taldearen helburua zorra 300 eta 400 milioi euro artean murriztea da eta, hori dela eta, bere inbertsioak moderatzea erabaki du.

Eroskiren denda bat. Argazkia: Eroski
Eroskiren denda bat. Argazkia: Eroski
Eroskik 70 denda berri irekiko ditu datozen lau urteetan

1:11

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eroski Taldeak 70 denda berri eta 100 frankizia inguru zabalduko ditu datozen lau urteetan. Agustin Markaide Eroski Taldeko presidenteak gaur adierazi duenez, taldeak 300 eta 400 milioi euro artean murriztu nahi du bere zorra datozen bost urteetan eta, hori dela eta, bere inbertsioak moderatzea erabaki du.

"Eroskik zor maila handia du oraindik, 2.500 milioi eurokoa hain zuzen ere", azaldu du. Dena den, 2009an zuen zorra gutxi gorabehera "erdira" jaitsi du. Ildo horretan, datozen bost urteetan inbertsioak oso moderatuak izango direla zehaztu du, fakturazioaren % 2a edo.

Mercadonak Euskadin merkatu kuota kendu ote dion galdetuta, "tamainagatik tokatuko litzaigukeena baino gutxiago" kendu diela azpimarratu du. Halaber, irekiera erritmoa "oso altua" izan dela nabarmendu du.

Markaideren esanetan, ez dute jaiegunetan zabaltzeko inolako asmorik. "Hala ere, ez gaude beste batzuek irekitzeko hartutako erabakiaren kontra", gaineratu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Eroski Mercadona bideoak Ekonomia albisteak Albisteak Supermerkatuak gaur