Ekonomia -

Aurkezpena

Basauriko fabrikan 73 milioi euroko inbertsioa iragarri du Bridgestonek

Taldeak 2018-2022 aldirako prestatutako plan estrategikoaren arabera, guztira 219 milioi euro inbertituko ditu hainbat fabrikatan.

Bridgestone
Bridgestone
Bridgestone

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bridgestone Hispania taldeko zuzendaritzak 2018-2022 aldirako plan estrategiko berria aurkeztu du Bruselan.

Proiektuaren arabera, 219 milioi euro inbertituko dituzte fabriken etorkizunari begira, integrazio digitala bultzatzeko, prozesuak hobetzeko eta produktu berriak garatzeko.

Besteak beste, "Basauriko fabrikaren bikaintasuna" lortu nahi duela zehaztu du konpainiak, "maila orokorrean lehiakorrak izaten jarraitu eta taldeari balioa emateko". Hain zuzen ere, horretarako baliatuko dituzte Basauriko fabrikarako aurreikusitako 73 milioi euroak.

Gorka Diez Bridgestone Hispaniako Manufacturing zuzendariaren esanetan, zuzendaritzak "etorkizun itxaropentsua" eskaini nahi die fabrikei, "enpresaren, langileen eta familien segurtasuna eta egonkortasuna" lortzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauri Ekonomia Albisteak