Ekonomia -
2016KO EMAITZAK
Euskaltelek 62,1 milioi euroko mozkin garbia izan zuen iaz
Telekomunikazo taldeak diru-sarrera eta bezero gehiago eta errentagarritasun handiagoa lortu ditu.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Euskaltel Taldeak 62,1 milioi euroko mozkin garbia lortu zuen 2016. urtean, aurreko urtean baino 54,9 milioi euro gehiago, Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV) gaur zabaldutako informazioaren arabera.
R Cable komunikazio konpainia erosi eta burtsan kotizatzen hasi osteko lehen urteari dagozkion emaitzak dira. Telekomunikazio taldeak diru-sarrera eta bezero gehiago eta errentagarritasun handiagoa lortu ditu.
Bestalde, Euskalteleko Administrazio Kontseiluak akziodunak saritzea proposatu du. Horren arabera, akzioko 36 euro zentimoko dibidendua emango du. Hala eta guztiz ere, apirilaren 26an egingo den Akziodunen Batzarrak hartuko du behin betiko erabakia.
2017-2019 aldiari begira, diru-sarrerak modu iraunkorrean haztea espero du Euskaltelek, eta Barne Produktu Gordinaren hazkundearen parekoa izatea, % 2 ingurukoa.