Ekonomia -

Etekin garbia

Iberdrolak % 11,7 gehiago irabazi du iaz, 2.705 milioira helduta

Enpresak 4.264,3 milioiko inbertsioa egin zuen 2016an, aurreko urtean baino % 32,3 gehiago. Horietatik, % 90 negozio arautuetan eta epe luzeko kontratuetan.

Sanchez Galan, Iberdrolako presidentea, artxiboko argazki batean. Iturria: EFE
Sanchez Galan, Iberdrolako presidentea, artxiboko argazki batean. Iturria: EFE
Sanchez Galan, Iberdrolako presidentea, artxiboko argazki batean. Iturria: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iaz, % 11,7 hazi zen Iberdrolaren etekina, 2.705 milioi eurora iritsita, AEBan garatutako merkatuari esker (irabazien emaitzan % 52 suposatu du horrek). Europako bigarren enpresa elektrikoa da, burtsan duen kapitalagatik.

Beste elementu positiboetako batzuk hobekuntza operatiboa izan da, eta finantzen emaitza eta Loganneteko (Eskozia) ikatz bidezko zentral termikoaren itxierak ekarritako hornidura murriztuak.

Etekin errepikari garbia % 12 hazi zen, 2.531,7 milioira helduta, eta esplotazioaren emaitza garbia (ebitda) 7.807,7 miloira iritsi zen, hau da, 2015ean baino % 5,5 gehiago, errealitatean hazkundea % 8,2koa izan bada ere, ez da kontuan hartzen aldaketa motaren efektua.

Aldiz, negozioa % 7 murriztu zen, 29.215,4 milioiraino.

Iberdrolak 4.264,3 milioiko inbertsioa egin zuen 2016an, aurreko urtean baino % 32,3 gehiago. Horietatik, % 90 negozio arautuetan eta epe luzeko kontratuetan.

Finantza zor garbia 29.414 milioi eurokoa izan zen iazko abenduan, 2015ean baino 1.347 milioi gehiago, energia berriztagarrietan egindako aurre-inbertsioengatik, bereziki itsasoan.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iberdrola gaur Ekonomia berriak Gaurko azken ordukoa