Ekonomia -

Faktura

Argindarra 100 euro garestituko da aurten

Argindarraren salneurriak goia jo du asteazken honetan, eta berriz gaindituko du ostegunean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alvaro Nadal Espainiako Gobernuko Energia ministroaren esanetan, argindarra 100 euro inguru garestituko da aurten.

Hain justu, gaurko 20:00etatik 22:00etara argindarraren handizkako prezioa megawatt orduko (MWh) 78,83 eurokoa izan da. Hortaz, 2013ko abendutik izandako salneurririk garestiena izan du, Europa Pressek Omie Espainiako merkatuko operadorearen datuak aztertuta zabaldu duenez.

Hala ere, ostegunean ere berriz ere gaindituko du marka tarifak, salneurria 85,79 eurokoa izango baita ordu berean.

Argindarraren eguneroko salneurria bezperan erabakitzen dute, eguerdi aldera. 'Pool'ek modu "baztertzailean" erabakitzen du prezioa, alegia, sartzen diren prezioen gorabeheren arabera ezartzen da errenkada, eta garestienak multzoaren salneurria zehazten du.

Handizkako merkatuaren salneurriak argindarraren fakturaren % 35 inguru zehazten du, fakturaren % 40 bidesariak eta gainerako % 25a BEZa eta Argindarraren gaineko Zerga ordaintzeko baliatzen baitira. Espainiako Gobernuak 2017rako izoztu egin ditu bidesariak, baita zordunketa elektrikoak ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua argazkiak Gizartea bideoak Ekonomia Gaurko azken ordukoa Energia berriztagarriak