Ekonomia -
Sestao
Sestaoko La Navalek 'Living Stone' ontzia uretaratu du
2017an emango diote ontzia Tideway konpainiari, eta itsas hondoko lanak egiteko erabiliko dute.
Agentziak | Ererdakzioa
Sestaoko La Naval ontziolak itsas hondoko lanetara bideratutako ontzi bat uretaratu du gaur. Ontzia 2017an emango dio Tideway konpainia (DEME taldearen filiala) herbeheretarrari.
Euskal enpresako iturriek jakitera eman dutenez, Living Stone izena du gaur uretaratu duten ontziak, eta itsas hondoko lanak egiteko erabiliko dute, batez ere itsasoan dauden energia eolikoko instalazioetan kableak jartzeko.
Uretaratzeko ekitaldian, besteak beste, Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua; Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzako bozeramailea; Alain Bernard, DEMEko kontseilari delegatua, eta Bart Tommelein, Belgikako Finantza, Ogasun eta Energia ministroa izan dira.
Ontzia 161 metro luze da, eta bertan ehun pertsonak lan egitea aurreikusten da. Ontziak harkaitzak biltzeko hodi bidezko sistema bat du, itsasoan kableak garraiatu eta jartzeko baliabideak ditu, eta itsas hondoan eraikuntza-lanak egiteko ahalmen aurreratuak ditu.
Horrez, motor dualak ditu, eta gas likidotua erabiltzeko gai da, atmosferarako kaltegarriak diren isuriak murrizteko.