Ekonomia -

Gasteiz

Ryanair, bidaiarien hegaldiak Forondan eskaintzeko prest

Irailaren 13an jakinaraziko dute lizentzia ematen dioten edo ez. Forondan aritzeko lehiaketara aurkeztu den hegazkin konpainia bakarra da.

Forondako aireportua. Artxiboko irudia
Forondako aireportua. Artxiboko irudia
Ryanair izan da Forondan jarduteko aurkeztu den konpainia bakarra

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ryanair da Forondako aireportuan (Gasteiz) bidaiarientzako hegaldiak eskaintzeko prest agertu den hegazkin konpainia bakarra.

Forondako Aireportua Sustatzeko Elkarteak (Eusko Jaurlaritza, Arabako Aldunia, Gasteizko Udala eta Arabako Komertzio Ganbera) jakinarazi duenez, Ryanair da Forondan jardun ahal izateko deitutako lehiaketara aurkezten den konpainia bakarra.

Datorren ostiralean aztertuko dituzte enpresa horren proposamen ekonomikoa eta eskaini nahi dituen hegaldien ezaugarriak. Irailaren 13an erabakiko dute konpainia irlandarrari Forondan aritzeko lizentzia eman ala ez, teknikariek egindako txostena oinarri hartuta.

Konpainia irlandarra Forondan jardundakoa da. 2006an eta 2007an, Gasteiztik Londreserako eta Dublinerako hegaldiak eskaini zituen.

Egun, Foronda 12 orduz soilik dago irekita, gauez. Egunez hegaldiak hartzen ditu, aurretik eskatuz gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Gizartea bideoak Ekonomia Gasteiz albisteak Eguneko albisteak Forondako aireportua