Ekonomia -
Barne Produktu Gordina
Euskadiko ekonomia % 3 hazi da 2016ko bigarren hiruhilekoan
Zerbitzu sektoreak batez ere bultzatu du hazkundea. Enpleguak % 1,8 gora egin du EAEn.
Agentziak | Erredakzioa
EAEko Barne Produktu Gordinak (BPG) % 3,0ko hazkundea izan du 2016ko bigarren hiruhilekoan, Eustatek aurreratu duenez.
Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, % 0,7ko aldaketa izan da. Zerbitzu sektoreak batez ere bultzatu du hazkundea, baina industriaren hazkunde erritmoa “geldotzeak” ere lagundu du.
Enpleguak % 1,8 gora egin du 2016ko bigarren hiruhilekoan, EAEn. Hiruhilabeteko hazkundea % 0,6koa izan da.
2015ean EAEko BPG % 2,8 hazi zen 2014koarekin alderatuta, ondorioz urteko tasa positiboa bikoiztu zuen. Gainera, hazkundeak Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspena hamarren bat hobetu zuen.
Joera positiboa
Bigarren hiruhilekoko datuek lehenengo hiru hilabetetako joera positiboa baieztatu dute. 2015eko lehen hiruhilekoan ekonomia % 3,3 hazi zen. Industriaren hazkundea (% 4,8) goraipatzekoa izan zen. Enpleguak ere % 1,9 gora egin zuen.
2016rako % 2,5eko hazkundea aurreikusi zuen Eusko Jaurlaritzak.