Ekonomia -
Sestaoko ACB
Diru-laguntza publikoak eskatu dizkio Arcelorrek Eusko Jaurlaritzari
Eraginkortasun energetikoa, hezkuntza eta I+G hobetzeko laguntza eskatu dio multinazionalak EAEko Exekutiboari.
Agentziak | Erredakzioa
Sestaoko ACB lantegiaren eraginkortasun energetikoa, hezkuntza eta I+G hobetzeko diru-laguntza publikoak eskatu dizkio Arcelorrek Eusko Jaurlaritzari. Horietako batzuk deialdi publikoan erabakitzea onartu du, ?beste askotan egin bezala?, enpresako iturriek jakitera eman dutenez.
Arcelorreko eta Jaurlaritzako teknikariek bilera egin zuten atzo. Multinazionalak ACB berriro zabaltzeko planteatutako egitasmoa martxan jartzeko, ?xehetasunak? aztertu zituzten batzarrean. Lanpostuen erdiarekin 12.000 tona ekoiztea proposatu zuen zuzendaritzak.
Eusko Jaurlaritzarekin izan beharreko bilerak ekainean amaituko beharko liratekeela azaldu dute iturriek; izan ere, uztailaren erdialdera lantegia berriro zabaltzea aurreikusi dute.
Hezkuntza eta hautaketa
?Orain lanean hasiko zatekeen jendearen hezkuntzaren plangintza egin behar dugu, gero ebaluazio prozesu bat egin beharginak aukeratzeko. Guztia prestatzen ari gara, Eusko Jaurlaritzarekin datozen egunetan adostu ahal izateko?, erantsi dutenez.
Plan industrialarekin lantegia ?behin betiko eta itxiera eperik gabe? berriz irekitzea espero du multinazionalak.
?Ideia berriro ez gelditzea da, balio erantsi handiko produktuak sartzea eta luzaroan zabalik egotea, bost urte baino gehiago, eta merkatuak horretarako aukera ematen baldin badu, produktuak eta bolumenak areagotu, langile gehiago sartzeko. Ekaina bukatu baino lehen lana bukatzea eta Eusko Jaurlaritzarekin akordio batera heltzea espero dugu?, esan dute.
ELAk ?borrokan? jarraituko du
Bestalde, Arcelor Mittalen plan industriala Sestaoko lantegiaren ?itxieraren hasiera? dela ohartarazi du ELA sindikatuak. Horregatik, ?borrokan? jarraituko dutela gaineratu du. Egitasmoa beharginek onartu zuten bozketan.
?Presioen aurrean amore ez? emateko eskatu dio EH Bilduk Urkulluren Gobernuari. Hala, Arcelor Mittalen egitasmoa ez onartzea eskatu dio. ?Diru-laguntza publikoak lanpostuak mantentzearen truke? jasotzea aldarrikatu du koalizioak agiri batean.