Ekonomia -
Auzitegi Gorenaren epaia
CAFek 10,6 milioi ordaindu beharko ditu entrega-epea ez betetzeagatik
CAF trenbide-material ibiltaria ekoizten eta hornitzen duen enpresa gipuzkoarrak 10,6 milioi euro ordaindu beharko dizkio Fesur (Ferrocarriles del Suroeste) enpresari.
agentziak | erredakzioa
CAF trenbide-material ibiltaria ekoizten eta hornitzen duen enpresa gipuzkoarrak 10,6 milioi euro ordaindu beharko dizkio Fesur (Ferrocarriles del Suroeste) enpresari. Salerosketa kontratuan ezarritako trenen entrega-epea bete ez zela uste du Auzitegi Gorenak.
Entregatze epean hamar hilabeteko atzerapen "oso handia" gertatu ostean, Auzitegi Gorenak arrazoia eman dio Fesur enpresari eta bien arteko akordioa horrela konponduta gelditzen dela esan du.
Hori horrela, Gorenak ezeztatu egin du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak eman zuen epaia, CAFen alde egin baitzuen. Orain, baina, epaileek gogorarazi du enpresa eraikitzaileak ez zuela bete hasierako entrega-epea.
Horregatik, euskal konpainiak 10,6 milioi euro ordaindu beharko ditu: 9,1 milioi, enpresa erosleak aldez aurretik emandako dirua itzultzeko, eta beste 1,5 milioi, kalte-ordainak asetzeko.