Ekonomia -
Dokumentazioa
Zer da 'rating' agentzia bat?
Enpresen, gobernu tituluen eta finantza erakundeen balorazioak egiten dituzte, burtsen indizeetatik harago. Inbertsoreei informazio gehigarri hori ematen diete, burtsan agertzen ez den informazioa.
Manu Gimenez
Mundu mailako finantza krisia lehertu zenetik, rating edo kreditu agentziek garrantzia handia hartu dute, izan ere, inbertsoreak gidatzean dituzte enpresei, finantza erakundeei edo gobernu tituluei balorazio bat emanez. "Ingurune sozial eta naturalarekiko iraunkortasun eta ardura ikuspuntuetatik" aztertzen dituzte enpresak, eta duten finantza gaitasuna zehaztu. Agentzia ezagunenak Moody''s eta Standard &' || 'amp; Poors dira.
Hala adierazi du Stephanie Capdevillek Kataluniako Harreman Instituzionalen arduradunak, Revista Compromiso Empresarialen.
Ekonomia adituaren arabera, rating agentziekin "inbertsio etikoa" jaio zen. "Irizpide sozialei, ingurugiroari eta etikari" begira hasi ziren inbertsioen alorrean. Giza harremanak, bezeroekin eta hornitzaileekin dituzten harremanak, aztertzen hasi ziren; beraz, inbertsoreek informazio gehigarria behar zuten, burtsako indizeetatik harago.
Baina urte askotan agentzien lana oso ona izan bazen ere, azken urteotan sinesgarritasuna galdu dute, izan ere, ez zuten subprime kredituen krisia iragarri eta "horrek min handia egin die", azaldu du Sara Errando Norbolsako ekonomia adituak.
Gainera, "enpresa pribatuek ordaindu egiten dute rating bat izateagatik", eta horrek zalantzan jartzen ditu balorazioak.
Kalifikazioak A hirukoitzetik (nota onena) E-ra (nota txarrena) doaz.
Nota edo rating baxua jasotzen duten enpresa, estatu edo erakundeek, finantza gaitasun urria dute eta garestiago lortzen dute dirua merkatuan.
Gainera, agentzia horietako batzuk, Moody''sek kasu, burtsan kotizatzen dute, eta hor "interes gatazka argi bat dago", baina "printzipio etikoa errespetatzen dutela suposatzen da", Errandoren esanetan.
Hori dena dela eta, ematen dituzten iritziek estatu burujabeen politika ekonomikoa baldintzatzen dute. Zor publikoaren jaulkipenaren arriskua baloratzen dute, gobernuen etorkizuna baldintzatuz, Revista de Derecho del Mercado Financieroren arabera.