Ekonomia -

Emaitzak

Euskaltelen etekinak 2016ko lehen hiruhilekoan, iazkoak halako 12

Telekomunikazioen arloko euskal enpresak 14,6 milioi euroko etekina izan du martxora arte.

Euskaltelen arduradun nagusiak Burtsara atera zen lehen egunean. EFE
Euskaltel, Burtsan. EFE
Euskaltelen arduradun nagusiak Burtsara atera zen lehen egunean. EFE

AGentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskaltel telekomunikazioen arloko euskal operadoreak 14,6 milioi euroko etekin garbia izan du 2016ko lehen hiruhilekoan, hau da, iazkoa halako 12 (2015eko martxora arte 1,2 milioi eskuratu zituen), konpainiak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi dionez.

Burtsan kotizatzen hasi zenetik eta R Cable operadore galiziarra erosi zuenetik jakinarazten dituen lehen emaitza sendoak dira honakoak. 2016ko lehen hiru hilabeteetan, diru-sarrerak eta bezero kopurua handitu ditu, baita errentagarritasuna ere.

Hori horrela, diru-sarrerak 142,3 milioi eurokoak izan dira, iazkoak baino % 78,7 gehiago (79,6 milioi).

EBITDA (Earnings Before Interest, Taxes, Depretiation and Amortization), hau da, interes, zerga, balio-galera eta amortizazioen aurretiko irabaziak adierazten dituen adierazlea, % 83,3 igo da, 37,7 milioitik 69,9ra.

Hazkundea

Iazko datuak Euskaltel eta R Cable batuta egongo balira bezala hartu ditu konpainiak (2015 amaieran egin zuen operazioa). 2016ko lehen hiruhilekoan, 142,3 milioi euroko diru-sarrerak izan zituen Euskaltelek, R Cable eta Euskaltel batuta baino % 2,3 gehiago.

Produktu eta zerbitzu guztietako (telefonia finkoa, mugikorra, banda zabala eta ordainpeko telebista) linea eta bezero kopuruak handitu ditu telekomunikazio enpresak. Etxeko bezeroen kopurua % 4,7 hazi da, eta enpresena, % 1,4.

Bezero berriek balio handiko produktuak kontratatu dituzte, eta, ondorioz, diru-sarrerak handitu ditu Euskaltelek.

Ordainpeko telebistan nabarmentzeko moduko gorakada izan da, eta, horrez gain, 30.000 produktu berri (2015ean baino % 13,4 gehiago) eta telefono mugikorren 115.000 linea berri (iaz baino % 19 gehiago) eskuratu ditu operadoreak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia albisteak Eguneko albisteak