Ekonomia -

Asviamie

Amiantoaren biktima bati 72.000 euroko kalte-ordaina emango dio CAFek

Gipuzkoako konpainiak Gabriel Goñi langilearen senideei kalte-ordaina emango die. Behargina duela urtebete hil zen amiantoaren ondorioz.

Artxiboko irudia: CAF
Artxiboko irudia: CAF
Artxiboko irudia: CAF

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CAF Gipuzkoako konpainiak Gabriel Goñi langilearen senideei 71.897 euroko kalte-ordaina emango die. Behargina duela urtebete hil zen amiantoaren eraginpean jartzearen ondorioz.

Euskadiko Amianto Biktimen Elkarteak (Asviamie) gaur agiri batean jakitera eman duenez, hildakoak 1944tik 1993ra arte, erretiroa hartu arte, lan egin zuen Beasaingo lantegian. Urte guzti horietan zehar amiantoaren eraginpean lan egin zuen, “enpresak oinarrizko prebentzio neurririk hartu gabe”.

2014an pleura mesiotelioma diagnostikatu zioten Goñiri, eta 2015eko urtarrilean hil zen.

Senitartekoek CAF auzitara eraman zuten, baina ia 72.000 euroko kalte-ordaina emateko akordio batera heldu dira orain.

Inolako babesik gabe

Enpresak osasun eta higiene araudia “urratu” zuela azaldu du Asviamiek. Elkartearen ahotan, langileak “zuzenean edo zeharka” isolatzeko erabiltzen zuten zuntz kantzerigeno baten eraginpean egon ziren, “arriskuaren berri eman eta babesik gabe”.

Akordioarekin pozik agertu da Asviamie, “helegite judizialen bide gogorra baztertzen duelako”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea