Ekonomia -

Ogasuna

Madrilgo Fiskaltzak Xabi Alonso salatu du ustezko zerga iruzurragatik

Jokalariak Facebooken kaleratutako ohar batean azaldu duenez, ez diote jakinarazi iruzurra egin duen jakiteko prozedura judiziala abiatu dutenik.

Xabi Alonso. Argazkia: Efe
Xabi Alonso.
Xabi Alonso. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Javier Polo Madrilgo fiskalburuak salaketa aurkeztu du Xabi Alonso Bayern Municheko futbolari euskaldunaren kontra, ustezko zerga iruzurra leporatuta.

Ministerio Publikoko iturriek jakitera eman dutenez, hilabetearen hasieran aurkeztu zuten salaketa Delitu Ekonomikoen atalean, Ogasun Publikoaren kontrako ustezko delitu batengatik.

2015eko uztailaren 29an ikerketa izapideak abiatu zituen Madrilgo Delitu Ekonomikoen Fiskaltzak, Real Madrilen eta Realaren jokalari ohiak irudi eskubideekin iruzurra egin zuelakoan.

Javier Mascherano Bartzelonako jokalari argentinarraren antzeko kasua izango litzateke. 1,5 milioi euroko iruzurra egiteagatik zigortu zuten, eta urtebeteko kartzela-zigorra eta 815.000 euroko isuna ezarri zioten.

Xabi Alonsok Facebookez azaldu duenez, ez diote jakinarazi iruzurra egin duen jakiteko prozedura judiziala abiatu dutenik.

Era berean, tolosarrak gogorarazi du Delitu Ekonomikoen fiskaltzak "artxibatu" egin zuela bere garaian abian jarritako prozesua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola argazkiak Kirolak Albisteak Madril albisteak gaur