Ekonomia -
Makroekonomia
EAEko ekonomia % 2,8 hazi da 2015ean, eta enplegua % 1,7
Lehen sektoreak % 7,4 gora egin zuen, zerbitzuak % 3 hazi ziren eta industria % 2,7.
Agentziak | Erredakzioa
Euskadiko BPGk % 2,8 gora egin zuen 2015ean. Era berean, enpleguak % 1,7 gora egin zuen, Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) datuen arabera.
BPGk bilakaera positiboa izan du lurralde historiko guztietan. Konkretuki, Araban eta Bizkaian % 2,8 hazi zen, eta Gipuzkoan % 2,7. 2015ean sektore guztiek gora egin zutela nabarmendu du Eustatek, eraikuntzak izan ezik (% 0,0).
Lehen sektoreak % 7,4 gora egin zuen, zerbitzuak % 3 hazi ziren eta industria % 2,7. Sektore guztiek iazko hazkundea gainditu dute.
Bestalde, barne eskariak % 2,6 gora egin zuen. Lanaldi osoko lanpostuek bilakaera positiboa izan zuten; izan ere, % 1,7 gora egin zuten.
Enpleguaren gorakadarik handiena zerbitzuetan gertatu zen; izan ere, % 2,5 gora egin zuen, 2014ko batez bestekoarekin alderatuta. Lehen sektorean ere gora egin zuen enpleguak (% 1,1). Industrian (% -0,4) eta eraikuntzan (% -0,3), ostera, behera egin zuen.