Ekonomia -

BALANTZEA

Metro Bilbaok goranzko joerari eutsi zion iaz, bidaiari gehiagorekin

Bezeroek balorazio positiboa ematen diote Metro Bilbaori, urtero egiten zaien kalitate-inkestan “oso ongi” altua jaso baitu garraio publikoak.

Urte osoan gehien erabili den geltokia Moyua izan da, 6.220.196 bezerorekin. Argazkia: EFE
Urte osoan gehien erabili den geltokia Moyua izan da, 6.220.196 bezerorekin. Argazkia: EFE
Urte osoan gehien erabili den geltokia Moyua izan da, 6.220.196 bezerorekin. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiatzetik aurrera lortutako emaitza onei esker, Metro Bilbaok 87.535.815 bidaiarekin eta balantze positiboarekin itxi du 2015a. Enpresak zituen aurreikuspenei dagokienez, % 0,44ko gorakada jaso du. Aldi berean, 2014an baino % 0,16  baliozkotze gehiago jaso ditu. 2014an baino 138.421 bidaia gehiago zenbatu dira aurten eta urte hasieran aurreikusitakoak baino 380.234 balioztatze gehiago egin dira. Izan ere, 2012 eta 2013 urteetan baliozkotze kopuruak behera egin ondoren, 2014 urtean bidaia kopuruak gora egin zuen berriro.

2015 urteak beste datu batzuk utzi ditu. Urte osoan gehien erabili den geltokia Moyua izan da, 6.220.196 bezerorekin (% 7,11), eta horren atzetik Indautxu, 6.184.740 bidaiarekin (% 7,07). Balioztatzeei erreparatuz, urria izan da balioztatze gutxien izan dituen hilabetea, 7.960.273 bidaiarekin. Bestetik, gehien erabilitako ibilbidea Abando-Santutxu izan da, 734.191 desplazamendurekin. Joan-etorri handieneko ordu-tarteei begiratuz gero, bidaia bolumen handienak goizeko 8:30etik 9:30era eta eguerdiko 14:00ak eta 15:00ak artean gertatu izan dira.

Bezeroek oso balorazio positiboa egiten diote Metro Bilbaori garraio publiko gisa. Metro Bilbaok bezeroen artean urtero egiten duen kalitate-inkestan, bezeroek “oso ongi” altua ematen diote, bataz beste 10etik 8 baino emaitza handiagoa jasota. Aipamen berezia merezi du geltoki zein trenen garbitasunak, puntualtasunak eta segurtasunak.

OCUk, kontsumitzaile eta erabiltzaileen erakundeak, 2015ean estatu mailako garraio publikoari buruzko egindako inkesta bat egin zuen. Ateratako emaitzetatik ondorioztatzen da orokorrean, Bilboko garraio publikoek eta, bereziki, Metro Bilbaok puntuaziorik onenak jasotzen dituztela. “Merituaren saria” jaso dute biek, rankingean lehendabiziko postua betetzeagatik.

Urtebeteko Wifia

2015ean lehenengoz bete da urte osoa Wifirekin geltokietan. Libre eta doan eskaini da oinarrizko konexioa, eta baita zerbitzu zabalagoa ere, 10 geltokitan. Egunean batez beste 11.646 bisitaldi eta hilean 350.000ra iritsita, urtean 3.111.906 konexio erregistratu dira. Gehien erabiltzen dutenen adina 25-34 urte bitartean kokatzen da. Tresnei dagokionez, ‘smartphone’ek izan dituzte konexio gehien, % 92 batekin. Ondorengoak tabletak eta PCak dira, % 5 eta % 3 batekin, hurrenez hurren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Istiluak Bilbon gaur Metro Bilbao bideoak