Ekonomia -

Murrizketak

Bizkaiko gizarte eragileek ikatza ekarri diote Eusko Jaurlaritzari

Errege Magoen jantziekin mozorroturik kolektibo sozialetako hiru kidek “ikatz kilo ugari” utzi dituzte Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren sarreran.

Bizkaiko gizarte eragileen ekitaldi sinbolikoa Bilbon. Argazkia: EFE
Bizkaiko gizarte eragileen ekitaldi sinbolikoa Bilbon. Argazkia: EFE
Bizkaiko gizarte eragileen ekitaldi sinbolikoa Bilbon. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko eragile sozialek ikatz zakuak sinbolikoki utzi dituzte gaur Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Gasteizko Exekutiboak 2016rako ?murrizketak indartzeko? aurrekontu ?anti-sozialak eta kontinuistak? onartu dituelako.

Hala, Errege Magoen jantziekin mozorroturik kolektibo sozialetako hiru kidek ?ikatz kilo ugari? utzi dituzte Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren sarreran. 2016ko aurrekontuen ?lehentasuna zorra ordaintzea? eta ?ustezko defizit publikoa murrizteko helburua betetzea? dela salatu dute eragileek.

Kolektiboen hitzetan, Jaurlaritzak onartutako aurrekontuek ?kontinuismoa eta aurreko urteetan egindako murrizketak sendotzea? helburu dituzte, ?EAEko zerbitzu publikoak eta babes sistema soziala gehiago hondatzeko?.

Gizarte eragileen ahotan, ?aurrekontuen lehentasuna zorraren ordainketa eta ustezko defizit publikoa murriztea da, erabaki politikoa ezbairik gabe; praktikan langile publiko eta baliabide ekonomiko gutxiago, gastu soziala finantzatzeko eta areagotzeko?.

?Konponbidea Eusko Jaurlaritzak du, zentzurik ez duten AHT eta beste azpiegitura batzuetarako dirua dago, baina ez benetan behar duen jendearentzako?, salatu du Javier Alonso kolektiboen bozeramaileak.

Bizkaiko kolektibo sozialak Eusko Jaurlaritzaren aurrean efe

Gizarte eragileen protesta Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean. Argazkia: EFE

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bilbon? Aurrekontuetako murrizketak EAE albisteak Albisteak