Ekonomia -

Batzar Nagusiak

Gipuzkoak 2016ko Aurrekontuak onartu ditu, EAJren eta PSEren botoekin

PP abstenitu egin da eta kontrako botoa eman dute EH Bilduk eta Podemosek. Guztira 814,5 euro izango dira.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Batzar Nagusiek 2016ko Aurrekontuak onartu dituzte asteazken honetan egin duten osoko bilkuran. EAJren eta PSEren botoekin egin dute aurrea kontuek. PP abstenitu egin da eta Kontrako botoa eman dute EH Bilduk eta Podemosek.

 

Gipuzkoako ahaldun nagusiaren hitzetan, kontuek baimendu egingo dute lurraldearentzat "estrategikoak" izan daitezkeen  proiektuak gauzatzeko.

Asteazken  honetako osoko bilkurak onartu egin du aberastasunen eta dirutzen gaineko zerga.

 

Protesta

Saia hasi aurretik, protesta egin dute hainbat lagunek eraikinaren kanpoaldean. Besteak beste, pentsiodunak, AHTren kontrako taldeak eta Kaleratzeak Stop mugimenduko kideak bildu dira, aurrekontuen kontra.

 

Ondoren, osoko bilkurara sartu dira, gonbidatu gisa, baina Batzar Orokorretako presidenteak eraikina uztera deitu ditu, PPko ordezkari baten agerraldiaren aurretik oihuak egin dituztenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa