Ekonomia -
Telefonia eta Internet
Ezohiko batzarra Euskaltelen, R Cableren erosketa onartzeko
Batzar berean Administrazio Kontseiluak kapital soziala areagotu ahal izan dezan baimena ematea eskatuko diete akzionistei.
Agentziak | Erredakzioa
Telefoniako operadoreak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari gaur jakinarazi dionez, Euskaltelek Akzionisten Ezohiko Batzar Nagusia egitea deitu du azaroaren 12rako, organismo horri R Cable enpresa galiziarra erosteko baimena eskatzeko.
Euskaltelek urriaren 6an jakinarazi zion Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari R Cable enpresaren akzio guztiak erosteko akordioa zeukala 1.190 milioi euroren truke, Galiziako enpresak zeukan 300 milioi euroko zorra barne.
Euskaltelen arabera, enpresa bien bateratzearen ondorioz Espainiako iparraldean liderra den eskualdeko kable-operadorea sortzen da, gutxi gorabehera 5 milioi pertsonaz osatutako merkatuarekin, eta erabat baterakorra den eskaintza izanik.
Azaroan egin beharreko ezohiko batzarrean beste eskakizun bat egingo diete akzionistei: baimena ematea Administrazio Kontseiluak kapital soziala areagotzeari; hain zuzen ere, orain dagoen gizarte kapitalaren erdira "birritan edo hirutan" iritsi arte, gehienez bost urteren buruan, hala egitea egoki baderitzo eta aproposa iruditzen zaion kopuruan.