Ekonomia -

Ekaineko datuak

Euroguneko eta EBko langabezia egonkor mantendu da ekainean

Euroguneko langabezia % 11,1ekoa zen ekainean eta % 9,6koa Europar Batasunean. Bestalde, Espainia da Europar Batasuneko langabezia tasarik altuena duen bigarren herrialdea (% 22,5), Greziaren atzetik.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroguneko eta Europar Batasuneko langabezia-tasa egonkor mantendu da ekainean, Eurostat estatistika erakundeak gaur argitaratutako datuen arabera. Euroguneko langabezia % 11,1ekoa zen ekainean eta % 9,6koa Europar Batasunean.

Espainian % 22,5ekoa zen langabezia ekainean, aurreko hilabeteko tasa bera. Halaber, Espainia da langabezia tasarik altuena duen Europar Batasuneko bigarren herrialdea, Greziaren atzetik (% 25,6).

Ekainean 23,3 milioi langabe zeuden Europar Batasunean eta horietatik 17,7 milioi euroguneko herritarrak ziren.

Urte arteko datuei erreparatuta, langabeziak bost hamarren egin du behera eurogunean eta sei hamarren, berriz, Europar Batasunean. Espainiari dagokionez, langabezia tasa % 24,5etik % 22,5era jaitsi da urtebetean.

Alemania eta Txekiar Errepublika dira ekainean langabezia tasa txikiena zuten herrialdeak eta Grezia eta Espainia, ostera, langabezia tasa handiena zutenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Euskal Herrian Europa bideoak