Ekonomia -

Kontrol saioa

Espainiako Gobernuak zergak jaisteko aukerak aztertuko ditu

Nazioarteko Diru Funtsaren gomendioak “arretaz” irakurtzen dituela, baina Espainiako Gobernuak bere erabakiak hartzeko “subiranotasuna” duela esan du Rajoyk.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zergak jaisteko aukerak aztertuko ditu Espainiako Gobernuak, Mariano Rajoy presidenteak iragarri duenez.

Kongresuko kontrol saioan, Rosa Diez UPyDko buruak Nazioarteko Diru Funtsak Espainiari egindako aholkuak betetzeko asmorik duen galdetu dio Rajoyri.

Gomendioak “arretaz” irakurtzen dituela, baina Espainiako Gobernuak bere erabakiak hartzeko “subiranotasuna” duela erantzun dio Rajoyk Diezi.

“Nazioarteko Diru Funtsak igorritako gomendioei buruz esan behar dudan gauza bakarra hori da, gomendioak direla. Espainiak erreskatea saihestea lortu zuen. Hortaz, arretaz irakurtzen ditugu gomendio horiek, baina gu gara geure ibilbide orria zehaztu behar dugunak. Ez ditut zergak igoko. Aitzitik, jaitsi egingo ditut”, erantzun du Rajoyk.

‘Sanchezek ez dio herritarren borondateari jaramonik egin’

Bestalde, alderdi “erradikalekin” itunik ez zuela egingo agindu zuela leporatu dio Rajoyk Pedro Sanchez sozialisten liderrari. Presidentearen hitzetan, Espainia osoan “talde estremistekin” akordioak egin ditu PSOEk, “herritarren borondateari jaramonik egin gabe”.

Hortaz, udal eta erakunde horietan PSOE “alderdi estremista” bat izango dela kritikatu du Rajoyk.

Sanchezek erantzun dio lan handia egin duela “gehiengo absolutu batetik bakardade absolutura” igarotzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Rajoy albisteak