Ekonomia -

Elkarrizketa

'Inbertsio eta egonkortasun gehiago' eskatuko dizkio Adegik Aldundiari

Horrez gain, fiskalitatearen inguruan, Euskadiko hiru Lurraldeen arteko “harmonizazioa” ere eskatuko dio Pello Guibelalde Adegiko presidenteak Gipuzkoako Aldundi berriari.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enpresa berrien sorrera bultzatzeko xedearekin, “inbertsio eta egonkortasun gehiago” eskatuko dizkio Adegi patronalak Gipuzkoako Aldundi berriari. Horrez gain, fiskalitatearen inguruan, Euskadiko hiru Lurraldeen arteko “harmonizazioa” ere eskatuko du Pello Guibelalde Adegiko presidenteak.

Onda Vascari eskainitako elkarrizketan, “jarduera ekonomikoari on egingo dion ingurua” bultzatzea eskatu dio Guibelaldek Aldundi berriari. Helburua, gaineratu duenez, enpresa gehiago sortu ahal izatea eta, hortaz, lanpostu berriak sustatzea.

Guibelalderen hitzetan, enpresen garapenerako “ekosistema mesedegarria” lortu behar da, “inbertsioa, kalitatea eta egonkortasuna sustatuz”.

Bestalde, EH Bilduk indarrean jarritako aberastasun handien gaineko zerga bertan behera uzteko eskatu du Adegik. Fiskalitateari dagokionez, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako fiskalitatea “harmonizatzea” eskatuko dutela aurreratu du.

“Ezin da ulertu Euskadiko hiru lurraldeetako fiskalitatea berdina ez izatea. Harmonizazioa da eskatzen ari garena”, berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Adegi albisteak