Ekonomia -
2020
Frantziak epean lotuko du bere sarea euskal Y-arekin, Europak dioenez
Europako Batzordeak baieztatu du, Izaskun Bilbao EAJko euro-parlamentariaren galdera bati erantzunez.
Agentziak | Erredakzioa
Frantziako trenbide sarearen eta euskal Y-aren arteko lotura epean egingo da, Europako Batzordeak baieztatu duenez. Beraz, 2020ean egingo dute.
Eusko Jaurlaritzak ohar baten bidez azladu duenez, Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak Europaren baieztapena jaso du, Violeta Bulc Garraio komisarioaren eskutik.
Izaskun Bilbao EAJko euro-parlamentariak egindako galdera baten erantzuna izan da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea