Ekonomia -

Presidente berria

Lopez Atxurra abokatuak ordezkatuko du Josu Jon Imaz Petronorren

Petronorren Akziodunen Biltzarrean, ekainaren 17an, Emiliano Lopez Atxurra izendatuko dute konpainiako presidente.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emiliano Lopez Atxurra izango da Petronor enpresako presidente berria, Josu Jon Imazen ordez, gaur Petronorrek jakitera eman duenez.

Petronor enpresaren Akziodunen Biltzarrean, ekainaren 17an, Emiliano Lopez Atxurra izendatuko dute konpainiako presidente. Presidente berria Administrazio Kontseiluko kide izan da azken zazpi urteotan.

Lopez Atxurrak Josu Jon Imaz ordezkatuko du, aurretik Repsol konpainian kontseilari ordezkaria izan ondoren, 2008ko uztailetik aurrera zazpi urtez presidente izan ondoren.

Lopez Atxurra abokatua da, eta azken urteotan erabat atxikita egon da lanbidez energia sektoreari. Egun Gas Natural Fenosa konpainiaren kontseilaria da, 2003. urtetik hona, eta IBIL enpresako presidente izendatu zuten 2011n.

IBIL enpresa Repsolek eta Energiaren Euskal Erakundeak (Eusko Jaurlaritzaren mendekoa) sortu zuten, ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak egiteko. Horrez gainera, esparru akademikoan, Lopez Atxurra Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren Energia Katedraren presidente da, Deustuko Unibertsitatearen baitan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Josu Jon Imaz albisteak Petronor albisteak