Ekonomia -
Fakturan aurrezteko
Sei patronalek bat egin dute energia merkeago erosteko
SEA Arabako enpresarien elkarteak bultzatu du ekimena, eta Adegi (Gipuzkoa) ere tartean da.
Agentziak | Erredakzioa
SEA Arabako enpresarien elkarteak bultzatuta, sei patronalek bat egin dute energia merkeago erosteko. Estatu mailan behe-tentsioko argindarra erosteko sortu den lehen enpresa taldea da, eta, horrekin, enpresa txiki eta ertainen fakturetan aurreztea dute helburu.
Ostegun honetan sinatu dute akordioa Gasteizen honako patronal hauek: SEA (ARABA), Adegi (Gipuzkoa, CEOE-CEPYME Kantabria, Burgoseko FAE, Errioxako enpresarien elkarteak eta Soriako enpresa-erakundeen federazioa.
Patronal hauetako buruek azaldu dutenez, jada mila bat enpresek egin dezakete bat energiaren erosketa horretan, eta akordio zabalik dago beste patronal batzuetara. SEA Arabako enpresarien elkartea izan zen energia enkante batera taldean joaten lehena.
Otsailean izan zen, eta 160 enpresa txiki eta ertainek hartu zuten parte bertan, % 20 aurreztuta. Orain, SEAk berak bultzatu du ekimena patronalen artean.