Ekonomia -
Apirilaren 30ean
Josu Jon Imazek bere gain hartuko ditu Repsolen ardura guztiak
Repsoleko Administrazio Kontseiluko presidentearen eta kontseilari delegatuaren arteko funtzioen banaketa zehazteko prozesua amaituko du pauso horrekin.
Erredakzioa
Josu Jon Imaz EAJko presidente ohi eta gaur egun Repsoleko kontseilari delegatua denak bere gain hartuko ditu enpresa horretako “funtzio exekutibo guztiak”.
Repsoleko Administrazio Kontseiluak presidentearen eta kontseilari delegatuaren arteko funtzioen banaketa zehazteko prozesua amaituko du pauso horrekin.
Imazek apirilaren 30an jasoko ditu funtzio berriak, akziodunen bileran.
Orain urtebete, Josu Jon Imaz kontseilari delegatu izendatu zuten. “Trantsizio epe bat” abiatu zuen orduan EBBko presidente ohiak, “enpresaren egonkortasuna eta botere banaketaren eredu berriaren arrakasta” bermatzeko xedearekin.
Trantsizio epe horretan, Repsolen negozio ezberdinak kudeatzeko ardura izan du Imazek. Orain dela gutxi Imazek berak eman zien akziodunei Talisman enpresa erosteko erabakiaren berri. Repsolentzat operazio “estrategikoa” izan da erosketa hori.
Hurrengo lau urteetan, Josu Jon Imazek kontseilari delegatu izaten jarraituko du, baina akziodunek beste zenbait kontseilari hautatu beharko dituzte. Horietako bat Mario Fernandez Kutxabankeko presidente ohia izango omen da.