Ekonomia -
Krisia Grezian
Montoro: 'Greziak dirua behar du, ezin baita finantzatu'
Espainiako Ogasun ministroaren esanetan, Atenasko Gobernuak "erreskate bat edo finantziazio modu osagarri bat" beharko du
Erredakzioa
Cristobal Montoro Espainiako Gobernuko Ogasun ministroak ohartarazi duenez, Greziak "dirua beharko du"; izan ere, "ezin du merkatuetan hartu".
Antena 3 telebista-katean egindako elkarrizketa batean, Greziak "erreskate bat edo finantziazio modu osagarri bat" beharko duela azaldu du Montorok. Atenasko Gobernuak beste 30.000-50.000 milioi euro beharko dituela zehaztu zuen atzo Luis de Guindos Ekonomia ministro espainiarrak.
Hori horrela, "besteei begiratzeari uztea" eta "etxean egin behar duena egitea" eskatu dio Greziari. "Ez da batere normala herrialde bateko Gobernuak beste bati konspiratzea egoztea", deitoratu du Montorok, Alexis Tsiprasek Espainiako Gobernuaren aurka egindako adierazpenen harian.
Halaber, Europako erakundeek "bermatu" egin behar dute gobernuek ez dutela gehiegikeriaz jokatzen, gaineratu du.