Ekonomia -

Batzar Nagusia

Finantza-ekarpen subordinatuen trukea onartu du Eroskik

Finantza-ekarpen subordinatuak 12 urteko epemuga izango duten bonu subordinatuen truke aldatzeko aukera izango dute inbertitzaileek. Bonuen epemuga beste bost urtez luzatzeko aukera izango dute.

Eroskiren Batzar Nagusia Barakaldoko BECen. Argazkia: EFE
Eroskiren Batzar Nagusia Barakaldoko BECen. Argazkia: EFE
Finantza-ekarpen subordinatuen trukea onartu du Eroskik

01:29

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Finantza-ekarpen subordinatuen truke boluntario eta unibertsala onartu du gaur Eroskiren Batzar Nagusiak Barakaldoko Bilbao Exhibition Centeren (BEC).

Horrela, Finantza-ekarpen subordinatuak 12 urteko epemuga izango duten bonu subordinatuen truke aldatzeko aukera izango dute inbertitzaileek. Era berean, bonuen epemuga beste bost urtez luzatzeko aukera izango dute. Ekarpen baten % 55ren truke bonu bat jasoko dute inbertitzaileek, eta % 15 gehiago esku-dirutan.

Balore berri honen balioa Euriborra gehi 300 puntukoa izango da. 2007an jaulkipena egin zenean baino 50 puntu handiagoa izango da bonuen balioa, eta 2002tik 2004ra bitartean izan zuen parekoa.

Batzar Nagusia Barakaldoko BECen egin du Eroskik. Urtarrilaren 15ean bankuekin adostutako finantza berregituraketaren berri eman du Agustin Markaide kooperatibako presidenteak.

Eroskiren zorra tarte ezberdinetan zatitu zuen berregituraketak, bermeak eta jatorria kontuan hartuz.

Eroski protestak efe

Protestak Barakaldoko BECen kanpoaldean. Argazkia: EFE

400 milioiko inbertsioa

2013an zehaztutako Plan Estrategikoaren bigarren zatia 2016ra bitartean gauzatzeko ildo nagusiak azaldu ditu Markaidek. Datozen lau urteetan 400 milioi euro inbertitzea espero du kooperatibak.

Urtero 100 saltoki berri zabaltzea espero du Eroskik, propioak edo frankiziak, batez ere Penintsulako iparraldean. Proiektuak probintzietako hiriburuetan aurrera eramango dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eroski azken ordukoak Barakaldo albisteak BEC argazkiak