Ekonomia -

Bankia auzia

Epaileak 800 milioiko bermea ezarri die Bankiari eta Ratori

Fernando Andreu epaileak 800 milioi euroko bermea ezarri die ‘Bankia auziko’ hainbat inputaturi. Bankia burtsara atera zenean egindako ustezko irregulartasunengatik ezarri du epaileak bermea.

Rodrigo Ratoren artxiboko argazkia
Rodrigo Rato
Rodrigo Ratoren artxiboko argazkia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko Fernando Andreu epaileak 800 milioi euroko bermea ezarri die ‘Bankia auziko’ hainbat inputaturi. Horien artean daude banketxea, BFA matrizea eta Rodrigo Rato presidente ohia. Burtsara atera zenean egindako ustezko irregulartasunengatik ezarri du epaileak bermea.

Fidantzari helegitea aurkeztuko diola iragarri du Bankiak. Autoa aztertu eta bankuak helegitea aurkeztuko du konpainia eta “akziodunak” defendatzeko, besteak beste, zergadunak; izan ere, Bankiako kapitalaren zatirik handienak Estatuarena izaten jarraitzen du.

Autoan, ondorengoei ere ezarri die epaileak bermea: Jose Manuel Fernandez Norniella Fernando Ratoren gertukoa, Jose Manuel Olivas presidente ohia eta Francisco Verdu kontseilari delegatu ohia. Epaileak hilabete bateko epea eman die bermea ordaintzeko. Prozesutik kanpo utzi ditu inputatutako gainerako kontseilari ohiak.

2011ko ekainaren 15ean Bankia burtsara ateratzeko baldintzak erabaki ziren, eta baldintza horiek informazio-liburuxka batean jaso ziren. Epaileak egun horretan bileran erabakia hartu zuten Administrazio Kontseiluko lau kideei eta Rodrigo Ratori jarri die bermea. Dionez, “liburuxkaren egiazkotasuna ezbaian dago”.

Epaileak dionez, Bankia burtsara ateratzeko kontuak ezbaian jarri zituen probak eta bestelako probek Kode Penalean zehaztutako delitua ekarri dute.

Gaineratu duenez, faltsutzea egon zen, Bankiaren eta BFAren finantza-estatuek ez baitzuten eraketa baino lehenagoko irudia erakusten.

Ondorioz, inbertsore txikiei zuzendutako liburuxkan jasotako informazioa ere ez zen egiazkoa izan.

Hori dela eta, epaileak “behin-behineko” zenbatekoa zehaztu du, “akzionista minoristen legezko itxaropenak betetzeko”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea