Ekonomia -

Edu operazioa

90 lagun atxilotuko dituzte Andaluzian, trebankuntza-ikastaroengatik

Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, trebakuntza-ikastaro horiek egiteko diru-laguntzak lortu zituzten enpresen aurkako operazioa da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak 70 eta 90 pertsona artean atxilotuko ditu egunotan, Andaluziako trebakuntza-ikastaroekin erlazionatutako ikerketa dela eta.

Edu operazioaren bigarren zati honi Edu Costa izena jarri diote.

Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, trebakuntza-ikastaro horiek egiteko diru-laguntzak lortu zituzten enpresen aurkako operazioa da.

Operazioa Malagan, Cadizen eta Almerian egiten ari dira.

Atxilotuen artean, Pilar Sanchez Jerez de la Fronterako alkate ohia (PSOE) dago. Poliziaren aurrean "bost minutu" izan da deklaratzen, Mercajerezeko presidente ohia izateagatik. Polizia-etxean "Mercajerezeko kide guztiak" zeudela esan die kazetariei.

Horrez gain, Roquetas de Marreko zinegotzi bat ere atxilotu du Poliziak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia