Ekonomia -
Kutxabank
Kutxanbanken agintaldi zintzoa bete zuela defendatu du Fernandezek
Mario Fernandez Kutxabankeko presidente ohiak esan du ez duela bere aurkako salaketaren berririk.
Erredakzioa
Mario Fernandez Kutxabankeko presidente ohiak adierazi duenez, ez du jaso Kutxabankek bere kontra aurkeztutako salaketaren berririk. Eta bere ohorea zikintzen duen edozein informaziok edo ekintzak "behar bezalako erantzuna" izango duela iragarri du.
Ohar baten bidez Fernandezek esan duenez, bere agintaldian izandako "jokaera irregular bat" jakinarazi dio Kutxabankek Fiskaltzari. Operazio hori 243.592,02 eurokoa zen, eta diru hori osorik itzuli duela jakinarazi du, atzo zabaldutako informazioek eta zurrumurruek bultzatuta.
Bankuaren zuzendari ohiak azaldu duenez, berarekin ez da inor harremanetan jarri lege-ekintzaren edo ikerketa baten berri emateko, ez Kutxabanketik, ez akziodunen izenean. Horrelako desinformazioaren aurrean, bere sorpresa, sumina eta indefentsioa adierazi nahi izan ditu.
Halaber, komunikabideetan argitaratutako Kutxabanken oharra dela eta, ezustekoa hartu duela esan du, ustezko gertakariak ziurtzat ematen direlako eta, aldi berean, ikerketa eskatzen delako.