Ekonomia -
Abiadura Handiko Trena
AHTaren epeak betetzen diren kontrolatuko dutela ohartarazi du Oregik
Sailburuak iragarri duenez, Jaurlaritzak baztertu egin du Gasteizko sarbidea lurpekoa izatea.
Erredakzioa
Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren esanetan, Eusko Jaurlaritzak "kontrolatu" egingo du Abiadura Handiko Trena (AHT) 2019. urterako bukatuta egotea. Izan ere, hainbat atzerapen izan ostean, Euskal Y-a abian jartzeko data hori iragarri zuen atzo Espainiako Gobernuak.
Radio Vitorian egindako elkarrizketan, prozesu guztia zainduko dutela aurreratu du Oregik. Horren haritik, Barne Ministerioak ezarritako epeak "oso estuak" direla ohartarazi du.
Bestalde, Espainiako Gobernuan zehaztasun gutxien duen proiektua Gasteizko sarbidearena dela azaldu du sailburuak, eta Jaurlaritzak geltokia lurpean egitea baztertu duela iragarri du.
Gainera, beste geltoki osagarri bat eraikitzearen alde egin du: "AHTa Dato kalera iritsiko da 2019an, baina badakigu egungo geltokiaren ahalmena eta tamaina ez direla nahikoak eta bertara ez dela garraio publikoa heltzen".