Ekonomia -

Euskal enpresak

CAF, Mexikoko kontratua ez galtzeko konponbide bila

Entregatutako trenek "nazioarteko estandarrak" betetzen dituztela nabarmendu du konpainia gipuzkoarrak.

CAFek Mexiko Hiriari hornitutako trenetako bat. Argazkia: CAF
CAFek Mexiko Hiriari hornitutako trenetako bat. Argazkia: CAF
CAFek Mexiko Hiriari hornitutako trenetako bat. Argazkia: CAF

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CAF konpainia gipuzkoarrak azaldu duenez, "konponbide egokienak" bilatzen ari da Mexiko Hiriko metroan agertutako arazo teknikoak konpontzeko eta kontratu hori ez galtzeko.

Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalera (CNMV) igorritako txosten batean, "hainbat lantaldetan" parte hartzen ari dela zehaztu du enpresak, arazoak konpontzeko.

CAFek Mexiko Hiriko 12. lineako trenak hornitu zituen 2012an, eta hurrengo 15 urteetan mantentze-lanak egiteko kontratua ere sinatu zuen. Iaz, baina, trenen gurpilak ohi baino arinago higatzen direla egiaztatu zuten hiri horretako agintariek. Hori dela eta, kontratua haustea aztertzen ari direla publikatu dute bertako hedabideek.

Horren aurrean, higadura trenbidearen diseinuaren ondorio dela argudiatu du euskal konpainiak, eta trenek "nazioarteko estandarrak" betetzen dituztela nabarmendu du.

"Alde guztientzat egokia izango den konponbide bat lortuko dugu", aurreratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa CAF bideoak