Ekonomia -

2010.ean sinatu zuten

CAFek Mexikoko metroarekin sinatutako kontratua, arriskuan

Kontratua eteteko arriskuan egon liteke, zenbait alderdi politikok enpresak egindako lanaren aurrean kexu agertu ondoren.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arriskuan egon liteke CAF Beasaingo enpresak Mexikoko metroaren 30 tren egin eta hamabost urtez mantentze-lanak egiteko kontratua, Euskadi Irratiak jakin izan duenez.

Kontratua eteteko arriskuan egon liteke, zenbait alderdi politikok enpresak egindako lanaren aurrean kexu agertu ondoren.

CAFek metroaren 12. linearako 30 tren egiteko akordioa sinatu zuen 2010ean. Trenak egiteaz gain, hamabost urtez mantentze-lanen ardura ere bere gain hartu zuen Beasaingo enpresak. Guztira, mila milioi euroko kontratua da.

Linea horretarako egindako trenek, ordea, ez dituztela trenbidearen ezaugarriak betetzen esan dute Mexikoko agintariek, eta hainbat alderdi politikok kontratua bertan behera uzteko eskaria egin diete Mexiko hiriburuko agintariei.

Arazo nagusia, tren-bidearen eta trenek dituzten gurpilen artean legoke. Urtebetez martxan izan ondoren, Mexikoko teknikariek diote uste baino azkarrago edo behintzat gehiago gastatzen direla bagoiek dituzten gurpil horiek.

Beasaingo enpresak onartu egin du "desadostasunak" dituztela Mexikoko agintariekin. Beasaingo CAFek argi utzi nahi izan d azpiegitura, tren-bide hori, beste enpresa batek egin zuela. Zehaztu dutenez, CAFek 30 tren-bagoi egiteko ardura hartu zuela bere gain eta hala egin zutela kontratuan sinatutako epeak errespetatuta eta agiri horretan jasota zeuden baldintza tekniko guztiak  errespetatua. Beasaingo enpresak adierazi du hitz egiten ari direla Mejikoko agintariekin eta baita azpiegitura hori eraiki zuen enpresarekin desadostasunak leundu eta arazoak konpontzeko helburuarekin. Oraingoz behintzat, ez dute uste 2009an sinatu zuten kontratu hori eteteko arriskurik dagoenik.

CAF trenen diseinua berraztertu eta Gobernuarekin hitz egiteko prest agertu da jada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
CAF bideoak Mexiko albisteak